Mundua -

Afganistan

Bost ume hil dira auto ofizial baten aurkako atentatuan, Kandaharren

Suizida batek aldean zeramatzan lehergailuak zartarazi ditu eta ibilgailuko bidaiari guztiak onik irten dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost ume hil dira eta beste bat zauritu da gaur suizida batek aldean zeramatzan lehergailuak zartarazi ostean, Kandaharreko probintzian (Afganistaneko hegoaldean), iturri ofizialek aditzera eman dutenez.

Kandaharreko Dand barrutian jazo da ezbeharra eta auto ofizialen zihoan mugape horretako burua zen suizidaren jomuga.

Suizida batek aldean zeramatzan lehergailuak zartarazi ditu eta ibilgailuko bidaiari guztiak onik irten dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea