Mundua -

Venezuela

Sei dira Venezuelako istiluetan hildakoak, oposizioaren arabera

Gainera, 470 lagun atxilotu dituzte Maduroren gobernuaren aurkako mobilizazioetan.

Venezuelan egindako manifestazioetako bat. Argazkia: EFE
Venezuelan egindako manifestazioetako bat. Argazkia: EFE
Venezuelan egindako manifestazioetako bat. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako MUD alderdiko Alfonso Marquina diputatuek adieraz duenez, lau lagun hil da Barquimieto (Lara) hiriko istiluetan. Azken heriotza horrek seira igo du azken bi asteetako protestetan hildakoen kopurua.

Lara estatuko polizia bat da hildako azken laguna, 37 urteko Yey Amaro. ‘El Nacional’ Venezuelako egunkariak jasotako informazioaren arabera, etxerako bidean eraso egin zioten poliziari.

Guztira lau lagun hil dira Lara estatuan izan diren istiluetan. Horrez gain, pertsona at hil da Mirandan eta beste bat Cabobon. Laran, gainera, bi lagun erietxean daude.

Foro Penal Venezolano izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeak aditzera eman duenez, 470 lagun atxilotu dituzte Maduroren gobernuaren aurkako mobilizazioetan. Horietatik 113 atxilotuta daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa Venezuela argazkiak