Mundua -
Venezuela
325 pertsona atxilotu dituzte Venezuelan, oposizioaren martxetan
Horietatik, 153 lagun atxilotuta daude oraindik, Foro Penal GKE venezuelarraren arabera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Orotara 325 pertsona atxilotu dituzte azken egunetan Venezuelan, Auzitegi Gorenaren erabakiaren aurka oposizioak deitutako manifestazioetan, Foro Penal GKE venezuelarrak jakinarazi duenez.
Alfredo Romero elkarte horretako zuzendariak azaldu duenez, apirilaren 4tik 11ra “325 atxiloketa” egin ditu Poliziak, eta pertsona horietako 153 atxilotuta daude oraindik.
Azken istiluak astearte gauean jazo dira, Caracaseko hainbat auzotan, eta Petare, Barquisimeto, Valentzia eta beste hainbat herritan.
Barquisimeton, 14 urteko mutil bat hil da, zibil armatuek tiro eginda. Antza denez, 11 urteko beste mutiko bat hil ei da, El Universal egunkariaren arabera.