Itxi

Mundua

Manifestazioak

Protestak AEBn, Trumpek zergen datuak argitara ditzala eskatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Manifestazioa gehienak lasaiak izan diren arren, Berkleyn (Kalifornia) istiluak izan dira, Trumpen aldekoen eta aurkakoen artean. Poliziak 15 lagun atxilotu ditu eta bi lagun zauritu dira.

  • New Yorken manifestazioa egin dute Trumpek zergen datuak argitaratzeko eskatzeko. Argazkia: EFE

    New Yorken manifestazioa egin dute Trumpek zergen datuak argitaratzeko eskatzeko. Argazkia: EFE

Milaka lagunek parte hartu dute Amerikako Estatu Batuetako hiriburuetan Trumpek zergen datuak argitaratzeko eskatzeko egin diren protestetan. 100 manifestazio baino gehiago egin dira.

“Zergen aurkako martxa” deituriko mugimenduak AEBn zergen aitorpena aurkezteko azken egunarekin bat antolatu ditu manifestazioak. Orain arteko presidenteek euren zergen berri eman izan dute. Donald Trumpek, ordea, ez ditu argitaratu.

Washington hiriburuan egin dute manifestazio jendetsuena. Kapitolioaren eta Lincolnen monumentuaren arteko martxa egin dute. New Yorken, Los Angelesen, Chicagon, Seattlen eta Austinen ere protestak egin dira.

Manifestazioa gehienak lasaiak izan diren arren, Berkleyn (Kalifornia) istiluak izan dira, Trumpen aldekoen eta aurkakoen artean. Poliziak 15 lagun atxilotu ditu eta bi lagun zauritu dira.

Gas negar-eragilea erabili du poliziak eta debekatuta dauden hainbat material, kaskoak, makilak edo pistola faltsu bat esaterako, kendu dizkie manifestariei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena