Mundua -
Guda Sirian
Alepon jendea salbatu nahian ari den argazkilari bat, tragediaren ikurra
Abd Alkader Habak argazkilari siriarrak kamera utzi zuen, bonba auto baten leherketaren ondorioz ume bat salbatzeko. Ekintza ausartaren ostean, negarrez hasi zen. Irudia birala bilakatu da.
eitb.eus
Ile luzea eta bizarra duen gizon bat negarrez ageri da, kamera eskuan duela, suz eta ikaraz inguratutako agertoki batean. Alepon (Siria) dago, ebakuatu zibilen konboi baten aurka bonba-autoz egindako atentatu baten ostean. 126 pertsona hil dira, eta horietatik 68 umeak ziren. Larunbatean gertatu zen, apirilaren 15ean. Abd Alkader Habak argazkilari siriarrak ezbeharra ikusi zuen eta ez zuen zalantzarik izan biktimak salbatzen saiatzeko. Ekintza ausart hura egin eta gero, negarrez hasi zen.
Ala'a Shehabi aktibistak partekatu zuen irudia Twitterren, Ekialde Hurbileko herrialdeak bizi duen suntsipen egoera erakusteko. Argazkia tragediaren ikur bilakatu da, eta planeta osoko milioika erabiltzailek ere zabaldu dute, baita negarrez hasi aurreko argazki batzuk ere. Hainbat ume salbatu zituela ikus daiteke.
Habak berak azaldu duenez, "hark eta haren lagunek egindakoa da gure gizateriak Khan Sheikhanen umeak hil dituztenen bazkideei inspiratzen diena".