Mundua -

Ez da biktimarik izan

Bonba batek eztanda egin du Ipar Irlandako komisaldegi batetik gertu

Telefono dei batek eman du bonba autoaren berri. Komisaldegi horrek antzerako erasoa jasan zuen iragan maiatzean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bonba auto batek eztanda egin du goizeko lehen orduan Ipar Irlandako Londonberry udalerrian. Lehenengo informazioen arabera, pistola bat zeukaten bi gizonek taxista bat behartu dute bonba komisaldegi baten inguruetara eramaten. Gertakariaren inguruan zaharren egoitza bat eta hainbat denda daude baina, zorionez, ez da biktimarik izan.

Eztandak, ala ere, hainbat kalte eragin ditu. Komisaldegia inguratzen duen hesiak kalte nabarmenak izan ditu, inguruko denda eta negozioekin batera.Poliziak esandakoaren arabera, telefono dei batek bonbaren berri eman du.

Alkateak errepublikar disidenteei bota die errua

Colm Eastwood Derryko alkateak errepublikar disidenteei bota die gertatutakoaren errua. "Poliziak ez du jendea inguruko apartamentu eta zaharren egoitzatik ateratzeko denborarik izan. Zorionekoak gara ez delako hildakorik izan. Ez da soilik poliziaren kontrako erasoa, komunitate osoaren aurkakoa baizik".

Iragan maiatzean, komisaldegi honek antzerako erasoa jasan zuen. Orduan bonbak ez zuen eztanda egin, nahiz eta hesiaren kontra jo.

Mark Durkan Ipar Irlandako alderdi socialdemokrata eta laboristako diputatuak gaurkoa "eraso koldarra, arriskutsua eta baldarra" izan dela adierazi du; "gertatutakoaren arduradunek ez dute ezer lortu eta ez dute indarkeriaren bitartez ezer lortuko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea