Mundua -
Ebakuazioa
Siriako zibilen eta borrokalarien ebakuazioa amaitu dute
Ebakuazio akordioan aurreikusitako moduan, 500 preso aske utziko dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Sirian setiatutako lau hiritako zibilen eta borrokalarien ebakuazioa amaitu dute ostiral honetan, bi egunez Alepoko hiri-inguruan itxaron ostean, estatuko komunikabideek eta matxinoetako buru batek jakitera eman dutenez. Ebakuatutako pertsonak hainbat urtez setiatutako ondorengo herrialdetatik datoz: Al Fua, Kefraya, Zabadani eta Madaya.
Al Fua eta Kefraya herrialdetako milaka pertsona Alepo inguruko kontzentrazioetan harrapatuta ikusi ostean amaitu da ebakuazioa. Bertan bonba batek gutxienez 126 pertsona hil zituen lehengo astean, 60 haur barne.
Giza Eskubideen Siriako Behatokiak (Londresen du egoitza) eta Arabiako herrialdeko informatzaileek azaldu dutenez, 48 orduko itxaronaldia Gobernuari matxinoek egindako eskaeragatik izan da, 750 preso aske uztea nahi zutelako.
Negoziazioak ostiral honetan amaitu dituzte, eta ebakuzio akordioan aurreikusitako moduan, 500 preso aske utzi dituzte, Mohamad Abu Zeid Ahrar Al Sham fakzioko buruak jakinarazi duenez. Presoak matxinoek kontrolatutako gune batera iritsiko dira, Alepo kanpoaldera, “ordu gutxi barru”, gaineratu du.