Mundua -
Borroka
Libanoko mugan zuhaitzak mozten jarraitzen du Israelek
Jarduera berak soldadu israeldarren eta libanoarren borroka piztu zuen atzo eta lau hildako eragin zituen. Gobernu biek liskarra hasi izana leporatzen diote elkarri.
Erredakzioa
Israeleko soldadu talde batek hiru zuhaitz moztu dituzte gaur Libanoko mugatik gertu. Jarduera berak, lau hildako, bi soldadu eta kazetari libanoar bat eta militar israeldar bat, eta hamabost zauritu eragin zituen borroka piztu zuen atzo, Efek aditzera eman duenez.
NBEk ezarritako "marra urdina"ren Israeleko aldean egin zuten atzoko mozketa. Garabia alde horretan zegoen baina langilea harresiaren beste aldean zegoen, Libanoko aldean, alegia.
Israelek 2.000 urtean lortutako burujabetzari eraso egiten ziola ulertu zuen Libanoko armadak eta ondorioz, soldadu israeldarren eta libanoarren arteko borroka piztu zen.
Elkarri egozten diote erasoa Israeleko eta Libanoko Gobernuek atzoko liskarra hasi izana leporatzen diote elkarri.
Mugako harresia zeharkatu izana egozten dio Beirutek Israeli eta Israelek, bere aldetik, Libanoko Nazio Batuen Bitarteko Indarrek aldez aurretik koordinatutako mozketa izan zela argudiatu du.
Benjam¡n Netanyahu Israeleko lehen ministroa atzoko liskarra aztertzeko bildu da gaur bere segurtasun kabinetearekin. Libano borrokaren "erantzule zuzena" izatea egotzi dio Netanyahuk Libanori eta 1.701eko NBEko Segurtasun Kontseiluko ebazpena "urratu" duela azpimarratu du.