Mundua -

Iruzkina

Berlusconiren eta Finiren arteko dibortzioa

Berlusconik onartu duen komunikabideek eskandalu politikoak ikertzeko zailtasun gehiago izateko lege berri batek eragin du bi agintarien arteko krisia.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako paisaia politikoa erabat aldatu da, Silvio Berlusconi lehen ministroaren eta orain arte bere konfidantzazko gizona izan den Gianfranco Finiren arteko hausturaren ostean. Finiren bilakaera politikoa deigarria da. Italiako Mugimendu Sozialean hasi zen, Mussoliniren faxismoaren zantzuak zituen alderdian alegia. Ondoren, alderdi hori Aliantza Nazionala bilakatu zen, eskuin muturretik aldentzen joan zen eta ukitu faxista kentzea lortu zuen.

Fini gobernu-koalizioan sartu zen Berlusconirekin eta Umberto Bossiren Iparraldeko Liga alderdiarekin, eta zentrorantz joaten segitu zuen. Zenbait gaietan, etorkinen kasuan adibidez, ez da Bossi bezain zorrotza. Gainera, aspaldi adierazi zuen Berlusconiren gobernatzeko moduarekin ados ez zegoela.

Azkenean lege batek leherrarazi du egoera. Komunikabideek eskandalu politikoak ikertzeko zailtasun gehiago izan ditzaten lege berri bat aurrera eraman du Berlusconik. Horren ondorioz, Fini koaliziotik bota du eta Berlusconik gehiengoa galtzeko arriskua du. Horrela, agerian geratu da hauteskundeak aurreratu daitezkeela Italian eta udazken honetan bertan egin ditzakete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea