Mundua -

Berdez jantzita

Fidel Castro berriz agertu da Asanblea Nazionalean lau urteren ostean

Bere ustez, Iranekin gerra nuklearra izateko arriskua dago eta Barack Obamak du eskuartean guda saihesteko aukera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fidel Castro Cubako presidente ohiak kargua utzi zuenetik (duela lau urte) lehenengoz egin du agerraldia Asanblea Nazionalean, jantzi berda soinean eta Raul Castro bere anaia eta oinordekoarekin batera.

Fidel Castro txalo artean sartu da diputatuen ganbaran, berak eskatuta bilera bat egiteko, nazioarteko arazoei buruz eztabaidatzeko, alegia.

Zutik eta tribuna baten aurrean, lider kubatarrak bere "mezua" Asanblea Nazionalari irakurri dio, 12 minutu iraun duen agerraldi batean. Eleketan, Castrok Iranekin gerra nuklearra izateko arriskua dagoela eta Barack Obamak eskuartean duela guda saihesteko aukera ohartarazi du.

Zentzu horretan, Iranekin gerra hasteko erabakia Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen eskuetan da, adierazi duenez, eta "gerra Ekialde Hurbil eta Urrunean, eta Eurasia osoan sortuko litzake aldi berean".

Bere mezuaren irakurketa bukatu eta gero, agintari ohiak solasaldi bat hasi du diputatuekin Ricardo Alarcon Kubako Legebiltzarraren presidentearen ondoko eserlekuan.

Castro ez da Asanblearen bileratan egon 2006.etik, gaixotu eta Raul bere anaiari Gobernuaren Presidentetza utzi zionetik; azken honek 2008ko urtarrilean hartu zuen kargua ofizialki. Abuztuaren 13an Fidelek 84 urte beteko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea