Mundua -
Bost bonba auto lehertu dira
48 hildako eta 142 zauritu Iraken azken orduetan izandako atentatuetan
Larunbatean, Bagdagetik 550 kilometrora dagoen Basorako herri merkatu batean, bi leherketek 36 hildako eta 110 zauritu eragin zituzten.
Erredakzioa
Gutxienez 12 pertsona hil dira eta beste 32 zauritu Ramadiko hirigunean eztanda egin duen bonba-auto baten ondorioz. Ramadi Bagdagetik mendelbaldera dago, 100 kilometro inguruko distantziara.
Lehergaiez beteriko ibilgailua gasolindegi baten ondoan aparkatuta zegoen, polizia postu batetik oso gertu.
Igande goizean, berriz, beste bonba-auto batek eztanda egin du Faluya hirian, Bagdagetik 50 kilometrora. Ondorioz, hiru pertsona hil dira eta beste 11 zauritu dira, batzuk oso larri.
Al Saqlawiyan beste hirugarren bonba-auto bat lehertu egin da, Faluya iparraldean. Atentatu honek polizia patruila bat zuen helburu, eta bi hildako eta sei zauritu utzi ditu.
Handik gertu, polizia bat hil da eta beste bost pertsona zauritu terrorista suizida batek bonba-auto bat segurtasun postu baten kontra jo duenean.
Beste polizia bat hil da eta beste bik zauriak izan dituzte Halabsan, Faluyako mendebaldean, lehergaiez beteriko kotxe batek polizien patruila baten ondoan eztanda egin duenean.
Mikrobus baten kontra ere eztanda egin du beste bonba batek. Bertan segurtasuneko hainbat agente zihoazen. Ondorioz, bi pertsona hil dira eta beste hiru zauriak izan dituzte. Azken atentatu hau Abu Graiben gertatu da, Bagdagetik 25 kilometrora.
Atentatu-kate hau, AEBko tropel Irak uzteko aste gutxi falta direnean gertatu dira. Azken soldadua Iraketik joateko epeahil honen 31an amaitzen da.