Mundua -
Bilera
Santos eta Chavez Bogotan bilduko dira, elkarrizketak berriz hasteko
Uztailean bertan behera utzi zituen Chavezek Kolonbiarekin zituen harremanak, aurreko Uriberen Gobernuak Venezuelak talde gerrillariak hartzen zituela salatu ostean.
Erredakzioa
Juan Manuel Santos eta Hugo Chavez gaur asteartean batzartuko dira Bogotan (Kolonbia). Alvaro Uribe bere aurrekoak, Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko harremanak hautsi zituen eta presidente izendatu berriak harreman horiek berriz hasi nahi ditu.
Santos presidenteak "Venezuelarekin elkarrizketa tolesgabea eta itzulingururik gabekoa nahi" duela adierazi zuen igandean Maria Angela Holgin Kolonbiako kantzilerrak Nicolas Madura Venezuelako kantzilerrarekin bildu ondoren.
Madurok bere aldetik, oso pozik zegoela esan zuen "hizpide izan ditugun gaiengatik eta era garbian jokatzea adosteagatik".
Bileraren berri eman ostean, Caracasekin hautsitako zubiak berreraikitzea espero zuela adierazi zuen Santos presidenteak, "batzar horretan, bi herrialdeen arteko harremanak zelan normalizatu ondorioztatzea espero dut".
Uriberen Gobernuak Venezuelak talde gerrillariak hartzen zituela salatu eta gero, uztailaren 22an, bertan behera utzi zituen Chavezek Kolonbiarekin zituen harremanak.