Mundua -
Epaiketa
Farrow: 'Campbelli oparitutako diamanteak Taylorren partetik ziren'
Campbellek Hegoafrikako presidente ohiaren fundazioaren afari batera joan ondoren jaso zuen diamantea Johannesburgon, 1997an, eta "ongintzazko Mandelaren haur fundazioari entregatzea pentsatu zuen".
Ipar Amerikako aktoreak, Mia Farrowk, 1997an Naomi Campbell modeloari eman zizkioten diamanteak Liberiako presidente ohiaren, Charles Taylorren, partetik zirela esan du gaur Sierra Leonako Auzitegi Bereziaren aurrean.
Farrowren esanetan, Campbellek "Charles Taylor bidalitako" gizon batzuek "izugarrizko diamante bat" entregatu zioten, eta ongintzako Mandelaren haur fundazioari entregatzea pentsatu zuen.
Campbellek Hegoafrikako presidente ohiaren fundazioaren afari batera joan ondoren jaso zuen diamantea Johannesburgon, 1997ko irailean. Quincy Jones eta Mia Farrow besteak beste bertan egon ziren.
Sierra Leonako Auzitegiarentzat oso garrantzitsua da Taylorrek diamanteak zituen edo ez argitzea, ustez bitxiekin egindako salmentekin lortutako dirua erabili zuelako.
Azken orduan, lekukoen deklarazioak aldatzea erabaki du auzitegiak, eta honek Taylorren abokatuen protesta ekarri du. Carol White deklaratzen lehena izan behar zen, Mia Farrow-en aurretik.
Horrez gain, Farrow-en deklarazioa zalantzan jarri dute abokatuek, "aktoreak orain 13 urte egindako gosari batean gertatutakoak" gogoratu dituelako.