Mundua -

Suteak

8 kilometroko suebakia erein dute Errusiako zentral nuklear batean

Azken 130 urteotan Errusiak jasandako lehorterik eta bero-boladarik okerrenak baso-sute suntsitzaileak eragin ditu uda honetan Errusian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako trenbide-tropek zortzi kilometroko suebaki bat erein dute Sarov-eko zentral nuklear federalaren inguruan baso-suteen eraginetik babesteko, Errusiako Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez.

150 metroko zabalera dauka eta azken egunotan landaretza garbitu dute.

Nizhni Novgorod-eko herrialdean kokatua dagoen zentral nuklear horretan Sobietar Batasuneko lehen bonba nuklearra sortu zuten; suteak gehien kaltetuenetariko herrialdeen artean dago, eta hori dela eta, premia-egoera aldarrikatu dute.

Agintariek material erradioaktiboa eta leherkorra baztertu dute, eta beraz, ez dago istripu edo erradioaktibitate-ihesa arriskurik, Serguei Kiriyenko Errusiako Atomo Energiaren Agentziako zuzendariaren hitzetan.

Herrialdeko europar erdialdean dauden zentral nuklearretako, base militarretako eta toki estrategikoetako segurtasuna indartzeko agindu du Dimitri Medvedev Errusiko presidenteak.

3.000 kilometroko ke-zutabea Errusiaren gainean

Espasio Agentziak (NASA) jakinarazi duenez, karbono monoxidoaren kontzentrazioa Errusian egoera normal batean dagoena baino 6,6 aldiz altuago da.

Era berean, 3.000 kilometroko ke-zutabea ikus daiteke Errusiaren gainean.

700 hildako egunero

Mosku inguruko suteen ondorioz, hilkortasun-tasa bikoiztu egin da, eta 700 hildako izaten dira egunero, Moskuko Osasun Sailak jakinarazi duenez.

Ohiz kanpoko beroa jasaten ari dira orain dela hilabete bat baino gehiago Moskuko herrialdean.

Ekainean tenperatura altuenak jaso ziren bi alditan, eta uztailean, hamar aldiz izan zituzten tenperatura altuenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea