Mundua -

NBEko txostena

1.271 zibil hil dira aurten Afganistaneko gatazkaren ondorioz

Afganistanen segurtasun eza "kezkagarria" zela ohartarazi zuen NBEk ekainean. Hildako zibilen kopuruak % 31 gora egin du, 2009ko lehen seihilekoarekin alderatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 1.271 zibil hil dira Afganistaneko gatazkaren ondorioz 2010eko lehen seihilekoan, Afganistanen dagoen NBEko misioak jakinarazi duenez.

NBEko txostenaren arabera, urteko lehen sei hilabetetan hildako zibilen kopuruak % 31 gora egin du, 2009ko epe berarekin alderatuta. Zaurituak eta hildakoak aintzat hartuz, guztira 3.268 zibil izan dira gatazkaren biktima.

Segurtasun eza nagusi

Afganistanen segurtasun ezaren gorakada "kezkagarriaz" ohartarazi zuen NBEk ekainean.

Hain zuzen, 2010eko lehen lauhilekoan lehergaiekin egindako erasoak % 94 areagotu zirela aditzera eman zuen nazioarteko erakundeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea