Mundua -

Adiskidetzea

Santosek eta Chavezek harreman diplomatikoak berriz hasi dituzte

Mugako segurtasuna areagotzeko batzordea eratuko dute. Venezuelak FARCeko kideak hartu ez dituela berretsi zuen Chavezek; gai hori Uriberen Gobernuarekin harremanak apurtzeko arrazoia izan zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiak eta Venezuelak harreman diplomatikoak eta komertzialak berriz hasiko dituzte eta komuneko mugan legez kanpoko talde armatuak ez egoteko lan egingo dute.

Juan Manuel Santos eta Hugo Chávez Kolonbiako eta Venezuelako presidenteak bilera egin zuten atzo Santa Martan (Kolonbia) eta "bi herrialdeen mesederako" bakearen, integrazioaren eta normaltasunera itzultzearen aldeko apustua egin zuten.

Kolonbia "hutsetik abiatzen" zela adierazi zuen Santos presidente izendatu berriak bilera amaiatzerakoan.

Horregatik, Venezuelak eta Kolonbiak bost batzorde eratzea adostu zuten: zorra ordaintzeko eta harreman komertzialak berriz sustatzeko; osaketa ekonomikoa adosteko; mugako herrietan proiektu sozialak finantzatzeko; eta mugako segurtasuna areagotzeko komuneko azpiegiturak garatzeko.

FARCekiko gaitzespena berretsi du Chavezek

Alvaro Uriberen aurreko Gobernuak Venezuelak gerrillariak hartzen zituela egotzi zion Chavezi. Horren harira, "zurrumurruek eta txostenek berriz haserrarazi" ezin dituela esan zion Chavezek Santosi.

Bere Gobernuak FARCeko kideak babestu eta hartu izana "zitalkeriatzat" jo zuen Venezuelako presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea