Mundua -
Ikerketa
Gaby Ashkenazi: 'Soldaduek era egokian erantzun zuten'
Israelgo Armadaren jeneralak bere erantzukizuna onartu du, "Askatasunaren Flotillaren abordatzean armadak aurrera eramandako ekintzengatik"
Erredakzioa
Israelgo armadako jeneralak, Gaby Ashkenazik (kargua utzi egingo du 4 urtez Armadaren burua izan ondoren) , Turkel Batzordearen aurrean adierazi du bere soldaduek ''modu proportzionalean'' erantzun zutela, iragan maiatzean Askatasunaren Flotilla abordatzean izandako mehatxuen aurrean. ''Merezi zutenen kontra" tiro egin zutela nabarmendu du.
Goi karguak argitu duenez,'' gaur argi daukagu lehenengo soldadua helikopterotik jaitsi zenerako, bigarrenari tiro egin ziotela; soldaduek sua zabaldu zuten era justifikatuan, eta bakarrik tiro egin zioten merezi zuenari eta ez gainontzeko guztiei''. Mavi Marmarako ekintzaileek kolpeka hartu zituzten soldaduak.
Ashkenaziren adierazpenak, Ehud Barak, Israelgo defentsa ministroarenak, eta Benjamín Netanyahu lehen ministroarenak ezinbestekoak dira gertatutakoa argitzeko.
Barak eta Netanhayu ez bezala, Ashkenazik zera esan du: Armadaren ekintzen erantzukizuna berea dela. Gehitu duenez ''Gazaren itsas blokeoa garrantzi handia dauka talde terroristentzako armen ailegatzea saihesteko’.