Mundua -

Guantanamon

14 urteko kartzela-zigorra, Bin Ladenen txoferrarentzat

Ibrahim Ahmed Mahmoud al Qosi konspirazioagatik eta Al Qaidari laguntza materiala emateagatik kondenatu dute, eta bera izan zen Al Qaidaren inarrei irailaren 11 ondoren ihes egiten lagundu ziena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bin Ladenen sukaldari ohia eta txoferrarentzat, Ibrahim Ahmed Mahmoud al Qosirentzat, 14 urteko kartzela-zigorra gomendatu zuen Guantanamoko (Kuba) base estatubatuarreko epaimahai militar batek, Pentagonoak gaur esan duen arabera. Al Qosi konspirazioagatik eta Al Qaidari laguntza materiala emateagatik kondenatuta dago.

Afganistanetik ihes egiten ari zela harrapatu zuten 50 urteko gizona, 2001ean. Aurreko uztailaren 7an AEBen kontrako borrokan parte hartzeagatik eta gutxienez 1996tik Al Qaidaren jarraitzaile leiala izateagatik erruduna zela esan zuen, biziarteko kartzela-zigorraz saihesteko.

Pentagonoaren esanetan, 2001eko irailaren 11n izandako atentatuen ondoren, al Qosi izan zen "AEBen inbasioari aurrea hartuz Bin Ladeni eta Al Qaidaren beste indarrei Afganistanetik ihes egiten lagundu ziena". Fiskaltza izan zen "funtsezko laguntza logistikoaren" frogak aurkeztu zituena.

"Tribunal Militarren Eskuliburuak" ezartzen duenez, al Qosik "ezin du krediturik jaso bere kondena aurretik kartzelan egondako denboragatik", hau da, zortzi urte eta zazpi hilabete guztira.

Kasuaren kontura dagoen epaileak, Nancy Paul Armadaren teniente koronelak, esan duenez, autoritateak 60 eguneko epea izango dute kartzela-zigorra non beteko duen erabakitzeko.

Halere, fiskaltza eta defentsaren arteko akordio batek epaia bere herrialdean amaitzeko aukera eman diezaioke al Qosiri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea