Mundua -

Atentatu terrorista, Bogotan

Egoera bere onera itzultzen ari da Bogotan atentatuaren ostean

18 lagun zauritu dira Bogotako gune finantzarioan izandako atentatu batean. Leherketa Radio Caracol irratiaren eraikinaren aurrean gertatu da. Bonba-autoak 50 kilo lehergai zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamazortzi pertsona zauritu dira gaur Radio Caracolen eraikina astindu duen bonba auto batek eragindako eztandaren ondorioz, Kolonbiako poliziaren arabera. Leherketak 100 metroko erradioan kalte handiak eta Kolonbiako presidente berria, Juan Manuel Santos, bertaratzea eragin du.

Bonba-autoak 50 kilo lehergai zituen, eta atentatua gertatu den unean jende gutxi zegoen inguruan; horri esker, ez da kalte pertsonalik egon.

Cesar Augusto Pinzon Metropoliko poliziaren komandanteak esan duenez, Radio Caracolek mehatxurik jaso ez duenez, erabilitako lehergailuaren hondakinak aztertzen ari dira arduraduna nor izan den jakiteko.

Fernando Corredor autobus gidaria da, eta gertakariaren testigu izan da. Honen esanetan, "izugarria izan da" bere ibilgailua "balantzaka ibili da" eta haizetakoa apurtu da.

Barne-arazoetako eta Justizia ministroa, German Vargas, Indar Militarren komandantea, Edgar Cely almirantea, eta Polizia nazionalaren zuzendaria, Oscar Naranjo ere bertaratu dira.

Segurtasun Kontseilu berriak atentatuan parte hartu duen lagun bat identifikatu du jada. Bestalde, Samuel Moreno Bogotako alkateak jakinarazi duenez, terrorismoan aditua den fiskal batek eramango du kasua. Kolonbian eta nazioartean gogor gaitzetsi dute Bogotako atentatua.

Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) eta krimen antolatuak atentatuaren atzean egon daitezkeela uste du Segurtasun nazionalean aditua eta Kolonbiako Unibertsitatean irakaslea den Jairo Librerosek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea