Mundua -

Kimika instalazio batean

2.000 lagun inguru etxeetatik hustuta, Txinan gas-isuri baten ondorioz

Lan-istripu gehien pairatzen dituen herrialdea da Txinak. Dagoeneko, aurtengo lehenengo seihilabetean 34.000 hildako inguru egon dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2.000 lagun inguru euren etxeetatik hustu behar izan dituzte Txinan kimina instalazio batean sortutako sutearen ondorioz eragindako gas isuriaren ondorioz, adierazi du Xinhua albiste agentzia ofizialak.

Ezbeharra ostiralean jazo zen Hanghou hirian, Zhejiang probintzian.

Azken asteetan hainbat lan-istripu jazo dira Txinan. Atzo hamaika lagun hil ziren burdinbide bat egiten ari zen tren batek istripu bat pairatu ostean.

Lan-istripu gehien pairatzen dituen herrialdea da Txinak. Dagoeneko, aurtengo lehenengo seihilabetean 34.000 hildako inguru egon dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea