Mundua -

30.000 erromes ebakuatuta

Lourdesen ez da leherketarik izan, bonba abisua egon arren

Lau lehergai 15:00etan eztanda egiteko prest zeudela ohartarazi dute telefono dei baten bidez

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lourdeseko santutegian ez da, momentuz, leherketarik izan, dei anonimo batek emandako ordu limitea pasa ondoren. Dei horren egileak lau bonba Frantziako hiri ospetsu horretan eztanda egiteko prest zeudela ohartarazi du.

TF1 Frantziako telebista kateak dioenez, mehatxua 14:00etatik minutu batzuk pasatzen zirenean jaso dute eta 30.000 erromes bertatik ateratzeko beharra eragin du.

"Abisua komisaldegian hartu dute eta horren arabera 15:00etan lau bonbak eztanda egin behar dute santutegietan", adierazi du Pierre Adias komunikazio arduradunak.

Adiasek "ebakuazioa lasaitasun osoz" egin dutela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea