Mundua -

Iruzkina

Obama eta meskita

AEBetako presidenteak hanka sartu du: izutu egin da eskuindar errepublikanoen aurrean, eta hori da egin dezakeen okerrena hauteskunde-kanpainaren aurretik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak hanka sartu du: eskuindar errepublikanoek egindako presioak izutu egin du Obama, eta hori da egin zezakeen gauzarik okerrena, azaroan Parlamenturako hauteskunde-kanpaina hasiko da eta.

AEBetan eztabaida sortu da New Yorken, dorre bikiak zeuden tokian, meskita bat eraikitzearen inguruan. Atentatua ustez Al Kaidak egin zuen, talde musulman batek, eta Irailaren 11ko biktimen senideek proiektua kritikatu dute. Eta eskuindar errepublikanoak konturatu dira gai honekin botoak lor ditzaketela, Arizonako inmigrazioarekin bezala.

Ostiralean Obamak eztabaidan hartu zuen parte. Oinarrizko gauza bat gogora ekarri zuen: AEBek erlijio askatasuna dute sorburutik. Baina bi egun geroago zehaztu du agian ez dela egokia hor egitea eraikin erlijioso hau.

Errepublikanoek badakite zein den Obamaren ahuldadea: bere aita musulmana zen, baina gero ateoa egin zen, eta Obama txikia zenean, urte batzuk Indonesian bizi izan zituen, herrialde musulman batean. Horregatik, musulmanak sarritan saiatu dira Obama erdi musulmana dela zabaltzen.

Obamak uste badu gai honetan atzera egiten badu erasoak geldituko dituela, oker dago; errepublikanoak gehiago harrotuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea