Mundua -

Kunduzen

Talibanek bikote bat harrikatu dute adulterioagatik

"Shura" edo kontseilu batek erabaki zuen zigor hori ezartzea. 200 pertsona ingururen aurrean hil dituzte harrika.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talibanek bikote bat hil dute harrikatuta Kunduz probintzia afganiarrean, Tadjikistanetik gertu, adulterioa leporatuta, iturri ofizial batek baieztatu duenez.

Imam Sahib barrutiko Mula Quli herrian izan da gertakaria, talibanek "kontrol osoa" duten eremu batean, Mohamad Ayub barrutiko gobernadoreak zehaztu duenez.

Talibanek ezkontzaz kanpo harremanak izatea eta elkarrekin Afganistandik ihes egin nahi izatea egozten die gizonezkoari eta emakumeari. Hori horrela, "shura" edo kontseilu batek zigorra ezartzea erabaki zuen eta 200 pertsona ingururen aurrean hil zituzten harrikattua.

Gizona ezkonduta zegoen eta emakumea, konprometituta. Atxilotu eta jipoitu egin omen dituzte, eta horren ostean onartu omen zuten harremanak izan zituztela.

Hilabete honetan argitara ematen den bigarren kasua da hau, izan ere, haurdun zegoen alargun afganiar bat exekutatu zuten hilaren 8an adulterioagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea