Mundua -

Nazioarteko bira

'Muturreko islamiarrak' kanporatzea eskatu die Trumpek herrialde musulmanei

AEBko presidenteak Saudi Arabian ekin dio nazioartean egindako lehendabiziko bidaia ofizialari. Ondoren, Israelen, Palestinan, Vatikanoan, Bruselan eta Sizilian izango da.

Donald Trump Salman bin Abdulaziz Saudi Arabaiko erregearekin batera. Argazkia: EFE
Donald Trump Salman bin Abdulaziz Saudi Arabaiko erregearekin batera. Argazkia: EFE
Mundu islamiarrarekin adiskidetzeko saioa

1:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Muturreko islamiarrak errezo lekuetatik, euren komunitateetatik eta lur santuetatik" kanporatzeko eskatu die 55 herrialde arabiarreko agintariei Saudi Arabiako hiriburuan (Riad) Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak.

Trumpek baieztatu duenez, AEB eurekin batera borrokatzeko prest dago "segurtasunaren eta interes komunen" bila aritzeko, Modu horretan eskua luzatu nahi izan die bertaratu direnei, zeintzuen artean Afrika, Asia eta Ekialde Erdiko ordezkariei.

"Ekialde Erdiko nazioek ezin espero dezakete AEBk etsai hori euren ordez suntsituko duenik. Ekialde Erdiko nazioek eurek erabaki behar dute zein motako etorkizun nahi duten eurentzat, euren herrialdeentzat eta euren seme-alabentzat", azpimarratu du.

Eskualdea ezegonkortzea leporatu dio Irani

Bestalde, Irani Ekialde Erdiko eskualdea ezegonkortzen ari dela egotzi dio, baita Baxar al-Asad Siriako presidentearen "ikaragarrizko krimenak" babesten dituela ere. "Sirian gertatzen ari den oro Irango Gobernuaren errua da".

Trumpen iritziz, nazio guztiek egin behar dute lan "Iran eta terrorismoa finantzatzen duten haren funtsak isolatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Estatu islamiarra berriak Eguneko albisteak Donald Trump Saudi Arabia gaur