Mundua -
Analisia
Tropen erretiratzea errealitatea da jada
Hala ere, bi gauza argitu behar dira: ez da erabateko erretiratzea eta ez da Irakeko gerraren amaiera ere. Baina oraindik 50.000 soldadu amerikar han geratuko dira.
Jesus Torquemada
Barack Obama presidentea aspaldi iragarri zuen Estatu Batuetako soldaduek Irak utziko zutela. Orain, kezka sortzen du, ordea, bertako gobernua gai izango ote den segurtasuna bermatzeko.
Estatu Batuetako tropak Iraketik erretiratzeko azken fasea hasi da. Hala ere, bi gauza argitu behar dira: ez da erabateko erretiratzea, eta ez da Irakeko gerraren amaiera ere. 100.000 soldadu dira Kuwait aldera doazenak; orain arte borroka egitea izan da soldadu horien zeregina.
Beraz, Obamak ezarritako egutegia betetzen ari da: Estatu Batuetako presidenteak esan zuen, 2010eko abuztuaren 31n Iraken ez zela borrokarako tropa estatubatuarrik geratuko. Baina, iragarritako egutegi hori jarraituz, oraindik 50.000 soldadu amerikar han geratuko dira: soldadu irakiarrak entrenatzen arituko dira. 50.000 soldadu horiek 2011ko abenduaren 31 baino lehen utziko dute Irak.
Beraz, Irakeko gobernuak badaki urte eta erdi barru berak bakarrik arduratu beharko duela herrialdearen segurtasunaz. Eta hortxe dago arazoa: martxoko hauteskundeen ondoren, oraindik ez da gobernu egonkor bat eratu eta Irakeko armadak ezin du oraindik herrialdea kontrolatu estatubatuarren laguntzarik gabe.
Duela bi egun 60 soldadu hil ziren Bagdaden. Era horretako atentatuak izango dira aurrerantzean ere. Beraz, esan daiteke gerra oraindik ez dela amaitu.