Mundua -

Analisia

Iraken inguruko hainbat galdera

Sunien eta xiiten artean gerra zibila hasteko arriskua dago? Bai, gobernu koalizioa osatzeko ados ez baitira jartzen, eta jada bost hilabete pasa dira hauteskundeak egin zirenetik.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iraken, Estatu Batuetako soldaduen kopurua nabarmen jaitsi ondoren, hainbat galdera airean daude: Irakeko Armada gobernuaren aurkako taldeei aurre egiteko gai izango ote da amerikarren laguntzarik gabe? Ba ez, duela egun gutxi Irakeko Armadaren buruak, Zebari generalak esan zuenez.

Sunien eta xiiten artean gerra zibila hasteko arriskua dago? Bai, gobernu koalizioa osatzeko ados ez baitira jartzen, eta jada bost hilabete pasa dira hauteskundeak egin zirenetik.

Atentatuak bertan behera geldituko dira? Ez, Irakeko gobernua kentzeko borrokan jarraituko baitute Al Kaedari lotutako taldeek.

Irak apurtuko da? Praktikan hautsita dago, Kurduek nahi dutena egiten dute Kurdistanen, nahiz eta formalki ez duten independentzia aldarrikatu.

Amerikar guztiak joango direla egia da? Ez, Obamaren konpromezua 2011ko abendura arte 50 mila soldadu mantentzea da, borrokaldietan parte hartu ez arren, Irakeko gobernuari laguntza ematen egongo dira.

Gainera, joaten ari diren soldaduen zati bat, Ameriketako segurtasun enpresekin ordezkatzen ari dira. Pentagonoak kontratistak deitzen die, eta beste batzuek, berriz, mertzenarioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea