Mundua -
Eraso suizida
Al Kaidak bere gain hartu du asteartean Bagdaden jazotako atentatua
Eraso suizida Defentsa ministerioak egoitza izan zuen eraikinetik gertu izan zen eta gutxienez 57 lagun hil ziren.
Erredakzioa
Al Kaidak bere gain hartu du asteartean Bagdaden jazotako atentatua. Eraso suizida Defentsa ministerioak egoitza izan zuen eraikinetik gertu izan zen eta gutxienez 57 lagun hil ziren.
Defentsako ministerioak emandako informazioaren arabera, suizidak gerrikoa lehergaiez beteta zeraman eta ejertzitoan sartzeko probak egiteko zain zeuden gazteen artean lehertarazi zuen.
Islandarrak erabiltzen duten webgune batean argitaratutakoaren arabera, eraso egindako gunea oso babestuta zegoen.
"Islameko heroietako batek, lehergaiez betetako gerrikoarekin, euren erlijioa diru pizka baten ordez saldu duen pertsona talde bati eraso egin dio", adierazten du agiriak.
Xiiten eta sunien arteko liskarrak 2003an Ameriketako Estatu Batuak herrialdea hartu ostean hasi ziren.