Mundua -
Intoxikazioa
Melaminaz kutsatutako 103 tona haur-esne konfiskatu dituzte Txinan
2008an sei haur hil ziren era 300.000 inguru kutsatu ziren Txinan melaminaz kontaminatuko esnearen ondorioz.
Redacción
Txinako Poliziak melaminaz kontaminatutako 103 tona hauts haur-esne konfiskatu du, Xinhua agentzia ofizialak jakinarazi duenez. Kutsatutako esnea iparraldeko herrialdetan egoitza dituzten lau enpresatakoa da eta, dagoeneko, 41 lagun atxilotuak izan dira.
Azken hilabetean kontaminatutako esnea konfiskatzen den bigarren aldia da hau. Izan ere, aurreko operazio batean 76 esne tona konfiskatu zituen Poliziak.
Melamina altxari eta erretxinan erabiltzen den gai bat da, eta batzutan, elikagaien proteina maila altuagoa delako plantak egiteko erabiltzen dute.
Esneak onartutako melamina maila baina 500 aldiz handiagoa zela jakinarazi dute Txinako osasun agintariek.
2008an sei haur hil ziren era 300.000 inguru kutsatu ziren Txinan melaminaz kutsatutako esnearen ondorioz.