Mundua -

Mauritanian bahituta

Bahiketaren kronologia

Bahiketa gertatu zenetik 267 egun pasa dira. Izandako gertaera garrantzitsuenen kronologia ondorengoa da:

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

- 2009/11/29.- Talde armatu batek Barcelona Acció Solidariako hiru kide bahitzen ditu Mauritanian.- 2009/11/30.- Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak bahiketaren arduradunak Islamiar Magrebeko Al Kaida izan omen dela dio.- 2009/11/30.- Mauritaniako ejertzitoak kontrolak egiten ditu bahitzaileak beste herrialde batera, Malira batez ere, alde egin dezaten galarazteko.- 2009/11/30.- Espainiak Guardia Zibilaren abioiak eta helikopteroak eskaintzen dizkio Mauritaniari bilaketa lanetan laguntzeko, baina hango Gobernuak beharrezkoak diren baliabide guztiak dituela adierazten du.- 2009/12/01.- Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak aurretiko eginbideak martxan jartzen ditu bahiketa ikertzeko.- 2009/12/08.- Magreb Islamiarreko Al Kaidak (MIAK) bahiketa bere gain hartzen du Al Yazira telebistak emititutako grabazio batean. - 2009/12/09.- MIAKen bigarren komunikatu bat agertzen da bahitutako hiru kooperanteak osasun egoera onean daudela esaten.- 2009/12/29.- Albert Vilalta kooperantea bahitua izan zenean zauritu egin zuten eta bere zauriak sendatzen ari direla jakitera ematen dute.- 2010/01/07.- Espainiako Gobernuak bahiketa erreskate bat ordainduz konpontzeko asmorik ez duela esaten du Argelia eta Espainiaren arteko aldebiko goi-bileran.- 2010/01/31.- Mauritaniako ejertzitoak ustezko hiru terrorista Bir Mogrein aldean harrapatu dituela esaten du hiru kooperanteen bahiketaren inguruko ikerketen ondorioz.- 2010/02/11.- Serge Danielek, Bamako korrespontsal frantziarrak, hiru bahituak agertzen diren bideo bat ikusi duela esaten du.- 2010/02/19.- Maliko autoritateek Omar Uld Sid''Ahmed, "Omar Sahraui" ezizenaz ezaguna, Mauritaniara estraditatzen dute ustez bahiketarekin zerikusia duelako.- 2010/03/05.- Magreb Islamiarreko Al Kaidak Mauritaniako hainbat islamista kartzelatik ateratzea eskatzen du hiru bahituak aske uzteko baldintza bezala.- 2010/03/10.- Alicia Gamez kooperantea aske uzten dute Maliko iparraldean. Gamez Bartzelonara bueltatzen da Burkina Fason hartutako hegazkin militar batean. Gobernuko arduradunek erreskaterik ez dutela ordaindu azpimarratzen dute.- 2010/03/12.- Bideo bat agertzen da. Bertan bi gizon eta armadun islamiar batzuk agertzen dira. Bi gizon horiek bahitutako bi katalanak ote diren ez dago batere argi. Honekin batera, bahiketaren lehen egunetako argazkia ere agertzen da, bertan hiru kooperanteak ikusi daitezke.- 2010/03/29.- Omar Sahraui, ustez bahiketaren arduradun nagusia, ofizialki salatzen du Nuakchoteko Fiskaltzak.- 2010/06/06.- Moratinos Mauritaniara doa Mohamed Uld Abdelaziz presidentearekin bahituen asuntoaz hitz egitera.- 2010/07/26.- Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Michel Germaneau 78 urteko kooperantearen hilketa konfirmarzen du.- 2010/08/08.- Kooperanteak bahitu zituztenetik 253 egun pasa dira, inguru horretan egindako bahiketa luzeena da.- 2010/08/11.- Nuakchoteko Epaitegi Penaleko Apelazio Salak Omar Sahrauiren kontrako 12 urteko kartzela zigorra konfirmatzen du.- 2010/08/16.- Omar Sahrui Malira estraditatzen dute. Baliteke bertan MIAKeko kideengatik trukaketa egitea.- 2010/08/22.- Hedabide arabiarren arabera, Albert Vilalta eta Roque Pasqual aske uzten dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea