Mundua -
Gertakaria Filipinetan
Gizon batek autobus bat bahitu du Polizian berriz onartua izateko
Gidariak autobusetik alde egitea lortu du eta bahitutako 16ak "hilda daudela" esan du.
Erredakzioa
Rolando Mendoza polizia ohiak bahitutako 16 turistak hil egiteko mehatxatua egin du. Haieran 25 turista bahitu ditu autobus batean baina goizean zehar bederatzi aske utzi ditu. Poliziak autobusa inguratuta dauka eta barrura sartzen saiatzen ari dira. Tiro batzuk ere entzun dituzte baina ez dakite norbaik hil ala zauritu duen. Hala ere, autobuseko gidariak&' || 'nbsp; ihes egitea lortu du eta bahitzaileak "guztiak hil" dtuela esan du.
Mendozak arma hartu eta autobus bat bahitu du gaur Manilan. Bertan 25 turista atzerritar zihoazen, tartean haur batzuk ere bai, baina dagoeneko bederatzi pertsona aske utzi ditu. Bahitzailea Poliziatik bota zuten hainbat delitu egin zituelako eta berriro onar dezaten nahi du.
Bahiketa bertako 09:00etan izan da (01:00 GMT). Polizia ohiak M-16 fusila dauka eta segurtasun indarrekin negoziatzen ari da.
Informazioen arabera, bahitzailea Rolando Mendoza omen da, 64 urtekoa, inspektore eta kapitaina izandakoa. Mendoza Poliziatik 2008an bota zuten estortsio kasu batekin eta droga trafikoarekin zerikusia izan zuelako.
Rolando Mendozak bertoko 15:00ak arteko epea eman die bere eskaera betetzeko. Epe horren berri emateko, bahitzaileak eskuz idatzitako nota bat jarri du autobuseko atean eta telebistako kamerek irudi horiek emititu dituzte.
Gregorio Mendoza poliziak, eta Rolandoren anaiak, epe hori ordu erdiz luzatzeko eskatu dio.
Agrimero Cruz Polizia Nazionaleko bozeramaleak esandakoaren arabera, bahitzaileak hiru emakume eta beste hainbeste haur aske utzi ditu. Hauek poliziaren komisaldegira eraman dituzte informazioa lortzeko.
Ordubete beranduago, bahitzaileak beste pertsona bat askatu du, gizon diabetiko bat, ur eta jatekoen truke.
Askatutako beste biak filipinetakoak dira.