Mundua -

Indarkeria Muqdishon

33 hildako, tartean 6 diputatu, Somaliako hotel baten kontrako erasoan

Bestalde, milizia islamiarren eta Gobernuko tropen arteko konbateek 40 hildako gutxienez eta 120 zauritu eragin dituzte Muqdishoko inguruetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 33 pertsona hil eta beste 40 zauritu dira goizean armadun gizon talde batek Muqdishoko hotel baten kontra egindako erasoan. Hori da bertako Informazio ministerioak jakitera eman duena. Atentatua, Al Shabaab m ugimentu islamiarrak aldarrikatu du.

Aurretik, diputatu batek 15 parlamentari hil direla esan du.

Informazio ezberdinen arabera, bi islamiar Huna hotelean sartu dira eskuko granadekin eta ezer bereizi gabe tiro eginez. Jarraian, eta Afrikar Batzordeko bozeramale batek esan duenez, "inmolatu egin dira". Konbateak gogortu egin dira

Gutxienez 40 hildako izan dira Muqdishoko inguruetan islamiar milizien eta Gobernuko tropen arteko konbateetan. Gobernuko tropek Afrikar Batasunak Somalian duen Misioko soldaduen laguntza dute.

Konbateak bart hasi ziren Hodaneko distritoan, Gobernuko Jauregitik hiru kilometrora, eta Somaliako hiriburuko hiru fronte ezberdinetan izan ziren. Biktima gehienak zibilak dira.

Ali Muse, Somaliako hiriburuko anbulantzia zerbitzuen koordinatzailearen hitzetan "Momentuz 40 hildako zenbatu ditugu eta bart 120 pertsona eraman zituzten hiriko ospitaletara. Konbateen gogortasuna ikusita, zauritako eta hildakoen kopuruak gora egin dezakeela azpimarratu du Musek.

Bestalde, Afrikar Batasunak jakitera eman duenez, gaur bertan hasi dira Somaliako Misiorako soldadu berriak iristen. Iragan ostiraletik milaka militar iritsi dira, batez ere Ugandako ejertzitoak bidalitakoak. Orain arte, laguntzarako militarren kopurua 6.100ekoa zen eta hurrengo egunetan 2.000 gehiago iristea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea