Mundua -
Istripua
43 pertsona hil dira Txinan, hegazkin batek sua hartu duenean
Hegazkina Henan Airlines enpresakoa da. Antza, Yichungo aireportuan pistatik atera da. Beste hiru lagunek zauri larriak dituzte.
Erredakzioa
Gutxienez 43 pertsona hil dira gaur Txinan izandako hegazkin istripuan. Tokiko hedabideek adierazi dutenez, 49 lagun onik atera dira istriputik, baina ospitalera eraman behar izan dituzte.
Hegazkina Harbinetik atera da (Heilongjiangeko hiriburua), eta gaueko 22:10etan Yichungo aireportuan erori da, pistatik atera ondoren. Istripua gertatu denean 91 lagun zeramatzan hegazkinak.
Yichungo alkateak adierazitakoaren arabera, hiru pertsona larri zauritu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea