Mundua -

Atentatua Afganistanen

Taliban batek bi guardia zibil eta haien itzultzailea hil ditu

Afganistango Poliziarentzat gidari lanak egiten zituen gizon batek tirokatu ditu agenteak. NATOk Badghis probintzian duen egoitzan ari ziren lanean guardia zibilak, bertako poliziak trebatzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afganistango Poliziarentzat gidari lanak egiten zituen gizon batek bi guardia zibil (Jose Maria Galera Cordoba kapitaina eta Abraham Leoncio Bravo Picallo alfereza) eta haien itzultzailea, jatorri irandarreko espainiar bat, hil ditu tirokatuta NATOren egoitza batean, Afganistanen.

Guardia zibiletako baten gidaria zen hiltzailea eta hasieratik egiten zuen lan haientzat, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak zehaztu duenez.

Talibanek euren gain hartu dute atentatua eta Ghulam Sakhi, hiltzailea, duela bi hilabetetik ari zirela harekin harremanetan eta prestatutako erasoa izan dela zehaztu dute.

Era berean, gertatutakoa argitzeko emandako prentsaurrekoan Barne ministroak azaldu duenez, atentatua "aurrez prestatua izan da, atentatu terrorista izan da".

06:20an izan da erasoa Qala e Naw herrian, Badghis probintzian (Afganistan ipar-mendebaldean), agente espainiarrak polizia afganiarrei eskolak ematen ari zirenean. Erasotzaileak fusil batez tirokatu ditu, eta gero bera tirokatu dute bertan zeuden beste guardia zibil batzuek.

2.000 afganiar bildu dira manifestazio batean

Atentatuaren ostean, Afganistango herritarraren heriotza salatzeko, 2.000 pertsona inguru bildu dira NATOren egoitza parean protesta egiteko, baina Armadak eta Poliziak sakabanatu egin dituzte.

Guardia zibilak martxotik zeuden Qala e Nawn herrian Afganistango Polizia trebatzeko lanetan eta irailaren 22an itzuli behar zuten Espainiara.

Hildako lehenengo guardia zibilak

Horiek ere zenbatuz gero, baina, 92 dira dagoeneko 2002tik Afganistanen hildako espainiarrak.

Hilotzen espainiaratzea

Francisco Javier Velazquez Poliziaren eta Guardia Zibilaren zuzendari nagusia eta Jose Julio Rodriguez Estatuko Defentsa burua gaur joango dira Afganistanera agenteen gorpuak etxeratzeko lanak ahal beste arintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea