Mundua -

Krimen berriak

72 gorpu aurkitu dituzte Mexikoko ipar-ekialdeko arrantxo batean

Gorpuak aurkitu aurretik, soldaduek gaizkile batzuei aurre egin zieten San Fernando erkidegoan; militar bat eta hiru delinkuente hil ziren bertan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko Armadako infanteek 72 gorpu, 58 gizon eta 14 emakume, aurkitu zituzten atzo Tamaulipas Estatuaren arrantxo batean, herrialdearen ipar-ekialdean. Dirudienez, banda kriminal baten biktimak dira eta uste dutenez duela gutxi hil dituzte.

Itsas Armadako idazkariaren esanetan, aurkikuntza soldaduek San Fernando erkidegoan gaizkile batzuei aurre egin ondoren izan zen; militar bat eta hiru delinkuente hil ziren bertan.

Ikerketekin jarraitzerakoan, Itsas Armadako infanteak arrantxora heldu ziren eta 72 gorpuak aurkitu zituzten.

Idazkariaren arabera, pertsona horiek Armadaren infanteak aurre egin zioten gaizkileen taldeak hil zituen, baina ez du gorpuak zein motatako zauriak dituzten esan.

Adingabeko mutil bat atxilotu zuten eta 21 arma handi, kalibre ezberdinetako su-armentzako 101 kargadore, balen kontrako lau jaka, kamuflajeko uniformeak, osagarriak, kasko bat eta lau kamioneta konfiskatu zituzten. "Defentsa Nazionaleko Idazkaritzaren matrikula zuen eta klonatutako ezaugarriak zituen" kamioneta bat zegoen hauen artean.

Idazkariak azpimarratu zuenez, "gobernu federalak ikerketek aurrera joan ahala, gertakariari buruzko informazioa ematen jarraituko du" eta "talde kriminalek egiten dituzten basakeriazko ekintzak" gaitzetsi zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea