Mundua -
Bilatu eta atxilotzeko agindua
Pederasta bilatuenetako bat atxilotu dute Polonian
John E. Hamilton estatubatuarrari 1992 eta 2008 bitartean Virginian (AEB) 10 eta 16 urte arteko bost gazte bortxatzea leporatzen diote.
Erredakzioa
Poloniako Poliziak John E. Hamilton estatubatuarra atxilotu du ohiko kontrol batean, 1992 eta 2008 artean Virginian (AEB) 10 eta 16 urte arteko bost gazte bortxatzea leporatuta. Hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua zegoen nazioartean.
Hamilton Krakovia (Polonia hegoaldean) eta Oslo lotzen dituen autobus batean zihoan, eta Poloniako Poliziak haren pasaportea ikusi ondoren atxilotu du.
Mugazainen bozeramailearen esanetan, "atxilotuak Ameriketako Estatu Batuetako beste herritar baten izen-abizenak zituen nortasun agirian, enpresa poloniar batean aholkulari gisa ari zela erakusteko bisita-txartel bat erakutsi zien agenteei, eta autobuserako txartel bat ere bazuen izen horrekin".
Hamilton 2009an iritsi zen Alemaniara, AEBetako justiziatik ihesi, eta bertatik beste herrialde batzuetara ere joan da, atxilotu duten arte.