Mundua -
Heriotza
Helmut Kohl, Alemania batu zuen kantzelaria, zendu da
Gobernuan urte gehien eman zuen kantzilerra izan zen eta Alemania batzeko prozesua berak gidatu zuen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Helmut Kohl, Alemania 1982tik 1998ra gobernatu zuen eta bi alemaniak batzeko prozesua zuzendu zuen kantzelaria, zendu da, Bild egunkariak jakinarazi duenez.
Agintari ohiak 87 urte zituen, eta etxean hil da, Ludwigshafen herrian (Alemaniako-hego-ekialdea).
Alemaniako gobernuan urte gehien igaro duen kantzilerra da: lau legegintzaldi egin zituen boterean. 1989an Berlingo Harresia erori ostean, bi alemaniak batzeko prozesua berak gidatu zuen.
"Lutoan gaude. Goian bego", idatzi du CDU alderdiak Twitter sare sozialean, politikari ohiaren heriotza baieztatuta.
2008an utzi zuen politikagintza eta orduz geroztik gurpildun aulki batean egon da, burezurra hautsi baitzuen eskailera batzuetatik erorita.
1976an egin zen ezaguna politikan, oposizioko buru bilakatu zenean. 1982an, Helmut Schmidt sozialdemokrataren kontrako zentsura-mozioa irabazita, eskuratu zuen boterea.
Handik urtebetera egindako hauteskundeak irabazi egin zituen eta 1998ra arte egon zen kantziler gisa. Gerhard Schröder sozialdemokratak hartu zuen Kohlen tokia, Berdeen babesarekin.