Mundua -

Washingtonen

Muturreko kontserbadoreek Lincoln Memoriala hartu dute

Deialdi honekin "Amerika Jainkoaren balore eta oinarrietara esnatzea" saiatu dela adierazi du Glen Beck estari eskuindarrak. Martxak "Tea Party" muturreko talde kontserbadorearen babesa izan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamarka mila estatubatuar bildu ditu Glenn Beck esatari eskuindarrak larunbat honetan antolatutako manifestazioak. Washingtonen bildu dira, Lincoln Memorial ospettsuan hain zuzen.

Horren inguruan iskanbila nabarmena piztu da; eskubide zibilen aldeko taldeek Martin Luther Kingek "Amets bat daukat" hitzaldi famatua egin zuen lekua hautatzea leporatu diete eskuindarrei, batez ere fetxa hauetan protesta haren 47. urteurrena betetzen denean.

Beck gogor kritikatu dute afroamerikar kulturako izen garrantzitsuenek, Jesse Jackson apaizak, esaterako, "tradizioa zapaltzea" leporatu dio.

"Amerika Jainkoari begira dago berriro", esan du Beckek jendetzaren aurrean. Aurreko egunetan esandakoekin bat dator hori, izan ere, bere eginbeharra "Amerika Jainkoaren balore eta oinarrietara esnatzea" esan zuen Beck eskuindarrak.

Sarah Palin Alaskako gobernadore oihak eta 2009ko hauteskundeetarako errepublikarren ordezkariak ere hitz batzuk esan dizkie bertan bildutakoei manifestazioaren hasieran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea