Mundua -

Drogaren kontrako operazioan

Venezuelako 10 militar hil dira helikoptero istripu batean

Istripua aireratu eta gutxira gertatu da, hildakoek narkotrafikante talde baten bilaketa lanak hasi behar zituztenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar militar hil egin dira Venezuelako hego-ekialdean izandako helikoptero istripu batean. Militarrek drogaren aurkako operazio batean ari ziren, Luis Motta Boliviako Guardia Nazionaleko komandante nagusiak adierazi duenez.

"Istripua ostiral arratsaldean gertatu zen, helikopteroa Apureko lurraldean "narkotrafikante talde bat bilatzeko lanak" egiteko aireratu denean.

Ekitaldi ofizial batean, Hugo Chavez presidenteak "tragedia" asko sentitu duela esan du, gertakari "oso mingarria" izan dela. Gainera, helikopteroa errusiarrek egindako MI-17 bat zela baieztatu du.

Istripuaren arrazoiak argitzeko, ikerketa bat abian jarri duela esan du Chavezek; hildakoak "aberriaren mutilak" zirela esan eta beraientzako "bakea" eskatu du.

Azken bi urteetan, MI helikoptero errusiarrek hiru istripu izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea