Mundua -

Txile

Harrapatutako meatzarien erreskate lanak hastear daude

Horretaz gain, erreskate taldeek ordezko plan bat ere garatu dute, salbamendu lanak bi hilabetera murriztu ditzakeena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Harrapatutako 33 meatzariak erreskatatzeko zuloa hurrengo orduetan hasiko dute. Horretarako 30 tonako makina prest daukate. Honek 120 egun behar izango ditu 70 zentimetroko diametroa duen zuloa egiteko. Asmoa 700 metrotara harrapatuta dauden 33 meatzariak zulo horren bidez ateratzea da.

Bitartean, botikak, jatekoak eta edatekoak zunda baten bidez bidaltzen dizkiete.

Dagoeneko 24 egun pasa dira abuztuaren 5ean harrapatuta geratu zirenetik eta batzuei egoerak gainezka egiten hasi zaiela dirudi, izan ere, bost meatzarik depresio sintomak dituzte lur azpian hiru hilabete pasa behar dituztela jakin zutenetik.

Ordezko plana

Erreskate lanen arduradunek ordezko plan bat ere garatu dute. Honen arabera, ostegunean irekitako hirugarren zundaren zabalera handitu egin beharko litzateke. Hasieran, zunda hori ura eta jatekoak bidaltzeko ireki zuten.

Water Herrera zundatze lanak egiten ari den Geotec enpresako arduradunak, sistema honekin meatzariek dauden lekura heldu daitezke hilabete pare batean.

Plana aurrera eramateko, 75 zentimetroko diametroa duen zuloa egiteko gai den zulatzailea behar dute. Makina horrek eguneko 20 zentimetro aurreratuko lituzke eta 700 metroko sakonera duen zuloa egin dezake.

Zulatzaile hori Ines de Collahuasi meatzean dago, Iquiquen, eta San Josera joateko bost egun inguru beharko ditu.

Erreskatearen arduradunek, plan hori ordezkoa dela azpimarratu dute, lehen plana bere horretan jarraitzen du eta lanak igandean hasiko dira, astelehen goizaldea Euskadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea