Mundua -

Discovery Channel

Poliziak Discovery kanalera eraso egin zuen gizonezko bat hil du

AEBetako telebista katearen eraikinean sartu da eta hiru lagun bahitu ditu, baina onik daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak AEBetako Discovery kanalean armaturik sartu ostean hiru lagun bahitu dituen gizonezko bat hil du, tiroz. Poliziak jakinarazi duenez, erasotzaileak hainbat orduz izan ditu hiru lagun bahiturik.

Poliziak tiroz hil du, eskuan arma bat zuela bahitutako bati zuzenduta tiro egin behar ziola pentsatu baitute agenteek.

Bahitutako hiru pertsonak gizonezkoak dira, segurtasun zaintzaile bat tartean,eta Poliziaren hitzetan, onik atera dira eraikinetik.

Discovery Channeleko eraikinean 900 langile egon ohi dira, eta haurrak ere bai, haurtzaindegi bat baitago bertan. Poliziak oso azkar hustu du eraikina.

Discoveryk arazoak eta liskarrak izan ditu aurretik gizonarekin, baina haren mehatxuk "ez zituzten aintzat hartu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea