Mundua -

Geleen hirian

Emakume holandar batek hiru haurtxo hil omen ditu

Horren lorategian aurkitu zuten umeetako baten ama dela frogatu dute; beste biak ere horren seme-alabak ziren zehaztu nahian ari dira orain.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Holandako Poliziak bi haurtxoren gorpuak aurkitu ditu emakume baten etxeko lorategian, Geelen hirian. Emakumea joan den astean atxilotu zuten, beste jaioberri baten heriotzarekin zerikusia zuelakoan, Fiskaltzak jakinarazi duenez.

41 urteko emakumea abuztuaren 27an atxilotu zuten, lehenengo hilotza aurkitu zutenean. Gorpua horren etxeko lorategian zegoen, Geelen, Amsterdametik 200 kilometrora.

Ume horietako baten ama zela frogatu ondoren, beste bi haurtxoak ere horren seme-alabak ziren argitzeko ikertzen ari dira oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea