Mundua -

Epaiaren zain

Txileko epaitegi batek Asel Luzarraga erruduntzat jo du

Euskal idazle eta musikagileari bost urteko kartzela-zigorra edo deserritzea ezarri diezaiokete Temucon (Txile) lau atentaturekin zerikusia izanagatik.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Temucoko (Txile) Ahozko Epaitegiaren Bigarren Salako epaileek Fiskaltzak eskatutakoa onartu eta Asel Luzarraga 38 urteko euskal idazle eta musikagilea zigortzea erabaki dute aho batez; Armen eta Lehergaien Kontrolerako Legea urratzea leporatzen diote.

Txilen 2009ko martxotik bizi den Luzarragak bost urteko kartzela-zigorrari edo erbesteratze zigorrari aurre egin beharko dio epaileek lehergaien zatiak izateagatik erruduntzat jo ostean.

Bio-Bio La Radio Txileko irrati-kateko web-orrialdeak argitaratutakoaren arabera, Luzarragak Padre las Casas zuen etxean aurkitu dute: lehergai industrialak lehertarazteko bi metxa pakete, berunezko perdigoiak, bala-kartutxoak eta erre gabeko bolbora industriala .

Dena den, erruduntzat jo izanak ez du esan nahi kartzelaratuko dutenik. Izan ere, asteartean plazaratuko dute ebazpena eta ezarriko diote zigorra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea