Mundua -

Los Zetas

Mexikoko Armadak 27 sikario hil ditu tiroketa batean

Droga trafikoa oso zabalduta dagoen inguru batean izan da soldaduen eta karteleko kideen liskarra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Los Zetas karteleko 27 kide hil ditu gaur Mexikoko Armadak Nuevo Leon eta Tamaulipas estatuetako muga inguruan izandako tiroketa batean, iturri militarrek jakinarazi dutenez.

Liskarra etxalde batean gertatu da, General Treviño herritik 15 kilometrora, Tamaulipas estatuko mugatik gertu. Armadaren helikoptero batek armak zeramatzaten gizonak atzeman ditu droga trafikoa oso zabalduta dagoen inguru horretan.

Hala, soldaduak bertaratu dira eta tiroka jaso dituzte, eta ordu eta erdi luzatu den tiroketa bat hasi da.

Los Zetas

Los Zetas Mexikoko talde kriminal handienetako bat da. 1990ean sortu zuten kartela Mexikoko Armadako eliteko taldekideek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea