Mundua -
Pedofilia epaiketa, Lisboan
'Casa Pia'ko biktimak pozik agertu dira epaiarekin
Epaitutako seitik bostek auzitegiaren ebazpenaren aurka helegitea aurkeztuko dute. Portugalen inoiz izandako auzirik luzeenetarikoa eta polemikoenetarikoa izan da.
Erredakzioa
''Casa Pia''ko umezurztegiko haurrak bortxatzeagatik 6 gizon zigortu dituzte, 5 eta 18 urte bitarteko kartzela-zigorrarekin.
Zazpigarren akusatua, emakume bat, aske geratu da.
Zigortuen artean, telebistako aurkezle ezagun bat dago, diplomatiko bat, eta bi mediku, besteak beste.
32 biktimek hunkituta hartu dute epaia.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea