Mundua -

Irakeko gerraren kontrakoak

Zapatak eta arrautsak botaz hartu dute Tony Blair Dublinen

300 pertsonatik gora lehen ministro ohiaren zain zeuden, Blairrek bere memoriak sinatu behar zituen liburutegian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2003ko Irakeko gerraren aurkako manifestariek arrautsak eta zapatak jaurti dizkiote Tony Blair lehen ministro ohiari. Blairrek bere memoriak biltzen dituen liburuaren kopiak sinatzeko hurbildu da Dublineko liburudenda batera.

Blair iritsi denean, bertan bildutako manifestariek "hey, hey, Tony, zenbat haur hil dituzu gaur?", "Tony Blair, gerra kriminala" eta "eskuetan odola duzu" ohiekin hartu dute.

Bere memorietan, Gordon Brown bere ondorengoa gizon "amorragarria" eta "inteligentzia emozionalik gabekoa" dela esaten du Blairrek, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea