Mundua -

Txina

Liu Xiaobo Bakearen Nobel saridun txinatarra zendu da

Ekintzaileak espetxean eman ditu azken 9 urteak, baina duela gutxi espetxetik atera zuten, haren osasun egoerak okerrera egin zuelako.

Liu Xiaobo zena. EFE
Liu Xiaobo zena. EFE
Liu Xiaobo zena. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liu Xiaobo disidente txinatarra eta Bakearen Nobel sariduna zendu da herrialde horretako ospitale batean, minbiziak jota.

Ekintzaileak espetxean eman ditu azken 9 urteak, baina duela gutxi espetxetik atera zuten, haren osasun egoerak okerrera egin zuelako.

2010ean, Bakearen Nobel Saria eman zioten, Txinan demokrazia ezartzeko egindako borrokagatik.

Asteartean, zainketa bereziak ematen hasi ziren, hainbat organok "akatsak" zituztelako.

Liuri 11 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2009an, ’08 Gutuna’, eskubide demokratikoak eskatzen zituen adierazpen bat, idazten laguntzeagatik.

Handik urtebetera, Bakearen Nobel Saria eman zioten, baina Txinak galarazi egin zion Oslora joatea golardoa jasotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Txina bideoak Nobel sariak albisteak Gaurko azken ordukoa