Mundua -

Erresuma Batua

Nerabe bat atxilotu dute Londresen, bost pertsonari azidoa jaurtitzeagatik

Ustezko erasotzaileari lapurreta egitea leporatu diote.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Poliziak nerabe bat atxilotu du Londresen, uztailaren 13ko gauean bost pertsonari azidoa jaurtitzeagatik. Londres ekialdean egin zuen erasoa, eta hainbat pertsona zauritu zituen.

Poliziak adierazi duenaren arabera, atxilotua Londresko polizia-etxe batean dago, eta, azidoa erabiliz eraso egiteaz gain, lapurreta egitea ere leporatu diote.

Lehenengo erasoa 21:25ean izan zen, eta akusatuak beste lau eraso egin zituen ordubetean. Larrien dagoen zauritua motoan zihoan, eta, erasotzaileak, beste moto batetik jaurti zion azidoa aurpegira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua Gaurko azken orduko albistea Londres Umeak azken ordukoa