Mundua -

Txosten teknikoa

Bi bonba atomiko egiteko uranioa du Iranek, OIEAren esanetan

Irani buruz egindako txosten teknikoan, programa atomikoaren ustezko dimentsio militarra dela-eta kezka azaltzen du Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2.800 kilo uranio (iragan azaroan baino mila kilo gehiago) produzitu ditu Iranek, OIEAK gaur jakinarazi duenez. Uranio kantitate hori Iranek bi edo hiru bonba nuklear egiteko erabili dezakeela uste dute adituek.

Irani buruz egindako azken txosten teknikoan, programa atomikoaren ustezko dimentsio militarra dela-eta kezka azaltzen du Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak, NBEko agentzia nuklearrak. Izan ere, Iranen programa nuklearra duela zazpi urte ikuskatzen hasi zen nazioartea.

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak eta agentzia atomikoaren Gobernu Batzordeak onartutako ebazpen garrantzitsu guztiak urratzen jarraitzen ditu Iranek, agiriak azaltzen duenez.

NBEko eta Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako (OIEA) organoek uranioa aberasteko programa bertan behera uzteko eskatu diote Irani. Besteak beste, ikuskatze erregimen berezi bat aplikatzea eta ur erreaktore baten eraikuntza geldiaraztea eskatu diote Irani.

Zigorrak

2006tik lau zigor sorta onartu ditu NBEko Segurtasun Kontseiluak Iranen aurka, Teheranekin akordio bat lortu nahian.

OIEAren Gobernu Batzordea Vienan bildu baino astebete lehenago amaitu du azken txostena erakundeak. Bilera horretan Irango programa nuklearra eztabaidagai izango dute berriro ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea