Mundua -

Korea

Elkarrizketak hastea proposatu dio Seulek Piongiangi, tentsioa baretzeko

Hego Koreako Gobernuak bilera ostiralean egitea proposatu du, Segurtasun Gune Bateratuan.

Kim Jong Un Ipar Koreako buruzagia. Argazkia: EFE
Kim Jong Un Ipar Koreako buruzagia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Koreako Gobernuak elkarrizketak hastea proposatu dio Ipar Koreari, bi herrialdeen arteko mugan dagoen tentsio militarra baretzeko.

Seulek bilera ostiralean egitea proposatu dio Piongiangi, Segurtasun Gune Bateratuan, bi herrialdeen arteko mugan, Suh Choo-suk Hego Koreako Defentsa ministroordeak prentsaurreko batean adierazi duenez.

Zehatz-mehatz esanda, "Tongilgak" edo Bakearen Pabiloia deiturikoan egin nahi du bilera Hego Koreak.

Piongiangen proba militarrak tarteko, bi herrialdeen arteko tentsioak gora egin duen unean etorri da proposamena.

Bilera horren helburua "areriotasun ekintza orori" amaiera ematea da, Suh Choo-suk Yonhap albistea agentziari kontatukoaren arabera.

Seulek ez du oraingoz ez agendarik ez bileran parte hartuko duten militarren mailarik zehaztu, eta egindako eskaintzari erantzun bat emateko eskatu dio Piongiangi.

Bilera egingo balitz, bi herrialdeetako agintari militarren artean 2014tik egin den lehena litzateke. Hego Koreak eta Ipar Koreak 2015eko abenduan egin zuten azken bilera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Seul Ipar Korea