Mundua -

Gehiegikeriak

Ratisbonako abesbatzako 547 haurrek apaizen tratu txarrak jaso zituzten

Apaizetako bat Benedikto XVI.a aita santu emerituaren anaia da, Georg Ratzinger, eta txostenak dio bazuela tratu txarren berri.

Ratisbonako abesbatza. Argazkia: EiTB
Ratisbonako abesbatza. Argazkia: EiTB
Ratisbonako abesbatza. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ratisbona (Alemania) katedraleko abesbatzako 547 haurrek apaiz edo irakasleen kolpeak eta tratu txarrak jaso zituzten 1953 eta 1992 bitartean, eta horietako 67k sexu-gehiegikeriak jasan zituzten, horren inguruko ikerketaren ostean egin duten txostenaren arabera.

Ikerketaren arduradunak, Ulrich Weber abokatuak, bere ikerketaren ondorioak aurkeztu ditu, eta eskolako arduradunek gertatzen zenaren berri bazutela azpimarratu du. Georg Ratzinger, Benedikto XVI.a aita santu emerituaren anaia, dago horien artean.

Ratzingerrek 93 urte ditu, eta koruaren musika zuzendaria izan zen 1964tik 1994ra. Eskandaluaren lehen zantzuak zabaldu zirenean, 2010ean, esan zuen "erokeria bat" zirela informazio horiek.

Weberren ustez, aita santu emerituaren anaiak bazuen zigor fisikoen berri, baina litekeena da sexu-abusuez ohartu ez izana.

Ratzingerrek eta gainerako apaizek ez zuten neurririk hartu, "isiltasunaren kultura" gailendu baitzen, eta horrek zaildu egin du kasu horiek argitzeko lana.

Ikerketa-lanean, ukitu eta bortxaketa kasuak aipatzen dira, eta zigor fisiko ugari ere bai: jipoiak, kolpeak era askotako objektuekin, etab.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Alemania albisteak Gaurko azken orduko albistea